Cafés Baquén Ingurumena zaintzearekin konprometituta gaudelako lehenak izan ginen merkatuan kapsula konpostagarriak eskaintzen. Orain, gure kapsula berriekin kafea hobeto ateratzen da, kafearen lurrina, zaporea eta krema are eta gehiago goza ditzazun eta Lurra zaintzen segi dezazun.
Kapsularen diseinu eta material berriari esker, kafea hobeto ateratzen da. Zure betiko Baqué kafearen lurrina, zaporea eta krema goza ditzazun. Gainera, Nespresso kafetera guztekin bateragarria da.
Cafés Baqué-k erabilitako teknologiak eta kapsulek kafearen zapore eta aroma guztia mantentzen dute, kafea edozein kanpo-agentetik isolatzen eta babesten duen barrera-efektuari esker. Horregatik, ez dute beste bilgarririk behar, beste marka batzuek merkaturatu dituzten kapsula konpostagarriekin alderatuta, eta era berean, hondakin gutxiago ere sortzen da.
Beste kapsula konpostagarri batzuekin alderatuta, gure kapsulek duten berrikuntza, osaeran erabilitako barrera-materialak dira, kanpoko oxigenoa sartzea ekiditen dutelako, horrela, kafea oxidatzea saihestuz, beste kapsula konpostagarrietan ez bezala.
Produktu biodegradatzaile bat ingurunearekin harremanetan egonda degradatzen da, baina ez du zertan konpostagarria izan. Kapsula konpostagarri bat, biodegradagarria izateaz gain, konpost ere egin daiteke harekin, hau da, gainerako hondakin organikoekin batera harremanetan dagoenean degradatu eta konpost edo ongarri bihurtzen da.
Cafés Baqué-ren kapsula konpostagarriak 3 hilabete besterik ez dute behar guztiz desagertzeko batere hondakinik utzi gabe, hezetasun-, tenperatura- eta oxigeno-baldintzak optimoak badira, eta konpost edo ongarri bihurtzen direnez, organikoen edukiontzira (marroira) bota ditzakezu, edo halakorik ez balego, zaborrontzira.
Cafés Baqué-ren kapsula konpostagarriak zaborretara bota eta 3 hilabete besterik ez dute behar erabat degradatzeko. 200 urterarte behar duten aluminiozkoek edo 500 urterarte behar duten plastikozkoek baino askoz denbora gutxiago.
Konpost egitean, zabortegietara edo erraustegietara eramaten diren hondakin solidoak gutxitzen dira, zorua kutsatzea eta hondakinen eraldatzeak eragindako isuriak bezalako arazoak saihestuz. Gauzak horrela, kapsula konpostagarriekin materia organikoaren zikloa ixten laguntzen da, baita balidabide naturalak berreskuratzea eta birziklatzea ere.
Cafés Baqué-ren kapsula konpostagarri berriak bateragarriak dira Nespresso®* markako etxerako kafe-makina guztiekin. Gai horri buruzko zalantzaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan baque@baque.com helbidean.
Ez, inola ere ez. Nespresso®* markako bi kafe-makinekin OCUk (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea) egindako azterketa baten arabera, kafe-makinak ez dira hondatzen beste marka batzuetako kapsula bateragarri batzuk erabiltzeagatik.
Cafés Baqué-ren kapsula konpostagarri berriek ez dute bilgarri osagarririk behar kafea baldintza hoberenetan gordetzeko. Orain arte bezala gorde ditzakezu, toki fresko eta lehor batean.
Kontsumo-data hobetsia kartoizko kaxaren atzealdean inprimatuta dago, eta produktua ekoitzi eta 18 hilabetekoa izan ohi da, produktua baldintza optimoan gordetzen dela ziurtatuz.
Eroski, BM, Simply, Carrefour, Alcampo eta Super Amara supermerkatuetan eros ditzakezu. Eta nola ez, baita gure online dendan ere.
* Cafés Baqué enpresarekin loturarik ez duten markak. Aitortza eta logotipo komertzialeko markak.